Jaiaren helburua zen gure kulturak kalera ateratzea, herri bakoitzaren idiosinkrasia hobeto ezagutu eta ulertzea. Antolakuntza apur bat azkarra izan eta ezin izan genuen nahi adina prestatu. Hala ere, dantzek, zozketak -asko eta asko babestu zutenei-, musikak eta, batez ere, sukaldaritza eskaintzak, guztiz doakoak, Urduñako jende asko erakarri zuten. Gastronomia bereziki, Foru plazan ahalegin berezia egin baikenuen.
Gure balorazioa ezin positiboagoa da, parte-hartzea erabatekoa izan baitzen, espero ez genuena inondik inora. Izan ere, barkamena eskatu nahi diegu mariatxien kontzertura hurbildu ziren eta berbena luzatzea espero zuten pertsona ugariei, baina udal Kultura Sailak eskatuta, jaia gaueko 11ak arte mugatu genuen, gure jarduerek Antiguako Jaiekin bat ez egiteko.
Hala eta guztiz ere, errepikatzeko gogoa dugu eta Gabonetan zerbait egin ahal izatea espero dugu, familia osoarentzako jardueraren bat. Bitartean, hutsetik abiatu garenez, beste talde bat bezala eratuko gara legez: Urduñako Elkarte Multikulturala. Momentuz, zorionak guztion artean egin dugun lan bikainagatik.