Inside: Prest barruan dagoena ikusteko?

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Odriozola 2016ko urr. 13a, 08:29

Indie joko honetan mutil gazte baten paperean sartzen gara. Mutil hau burmuin-kontrolaren laborategi batean dago eta bere eginbeharra isilpean aurrera egitea da. Nork daki zein helbururekin, handik ihes egin, hala ezagunen bat erreskatatu.

Abenturan aurrera egin ahal izateko, hainbat puzzleri aurre egin beharko die, bertako segurtasun-sistemak nola edo hala ekidin, eta beste hainbat arriskuri aurre egin. Kasu batzuetan, guk ere kontrolatu beharko ditugu pertsona batzuen garunak, hauek guri laguntzeko.

Puzzleak ebazteko burua erabili beharko dugu, baina inoiz ez gara frustrazio-puntu batera iritsiko. Batzuk errazak dira eta beste batzuk konplexuagoak, baina jokoa oso erraza egiten da.

Grafikoen aldetik, garatzaile hauek aurretik garatutako Limbo jokoaren eragina oso nabaria da jokoan. Limbon dena txuri-beltzean zen, oraingoan berriz koloretan. Nahiz eta bi jokoak 2Dkoak izan, atzeko planoetako elementuek ere garrantzi handia dute Inside-n.

Jokoaren atmosfera nahiko beldurgarria da. Argi gutxi dauden lekuak, ur azpian gauza arraroak... Laburbilduz, latza!

Soinu-banda berriz, ba ez daukala esan genezake. Momentu batzuetan musikatxo bat dago, baina oso segundo gutxikoa, orokorrean puzzle bat osatu ondoren, edo aurrera jarraitzean adibidez. Horrek ere izu-sentsazioa emango digu.

Jokoa ez da beldurrezkoa, inola ere ez. Atmosfera pixka bat beldurgarria da, baina mandoa edo teklatua ez askatzeko gogo gehiago ematen dizkigu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide