XCOM eta Tomb Raider jokuen zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Odriozola 2014ko urr. 24a, 14:34

Steam bidez jolasteko XCOM Enemy Unknown eta Tomb Raider (2013) jokoen kodigo banaren zozketa egingo dugu gure Game Erauntsiako komunitateko kideen artean! Bai ondo irakurri duzue, gure webgunean erregistratuta egoteagatik eta sare sozialetan webgune honen existentziaren berri emateagatik 2 joko hauen zozketan sartuko zara!

Zozketa honek bi asteko epea izango du eta urriaren 31ean gauerdiarekin batera (00:00) amaituko da epea. Gogoratu hiru baldintza bete beharko direla zozketan sartu ahal izateko:

  1. Gure komunitateko kide izan. Horretarako webgunean erregistratu beharko zara.
  2. Twitter edo Facebookean gu jarraitu
  3. Gure webgunearen aipamen bat (gutxienez) egin zure sare sozialetan (Facebook, Twitter). Noski, horretarako zure aipamenean gu etiketatu beharko gaituzu.

Zozketaren emaitza azaroaren 3an, astelehena, jakinaraziko dugu webgune honetan bertan. ZORTE ON!

Informazio gehiago Game Erauntsia atarian

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide