Euskal Minecraft zerbitzari bat eraikitzen ari gara

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Odriozola 2014ko urr. 15a, 11:41

Lehen euskal Minecraft zerbitzaria eraikitzen ari gara. Jokoa bera ia euskaratuta dago, baina zerbitzari euskaldunik ez dago. Hau da, euskaraz eta euskaratik zerbitzari berean jolastuko duen Minecraft komunitatea garatu nahi dugu. Falta hori zegoela sumatu genuen Game Erauntsiako kideok eta proiektuari ekin genion. Momentu honetan hainbat kide gaude lanean baina zerrenda irekia da, edozein laguntza ondo dator.

Erronka zerbitzaria mantentzeko urte beteko finantziazioa lortzea da eta horretarako 200€ko crowdfunding bat martxan daukagu Karenan. Lehenengo egunean 50€ko diru bilketa lortu dugu! Zerbitzarian parte hartu eta jolasteko bi ekarpen jarri ditugu 5€ eta 10€koak eta abantaila ezberdinak eskeintzen dituzte. Ikusten duzuenez oso merkea da!! Minecraft gustoko baduzu ezin duzu aukera hau galdu!! Jolastu gurekin! Behean ikus dezakezu eraikitzen ari garen hiriburuen mapa.

Bestelako ekarpenen bat edo iradokizunen bat egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan kontaktu formulariotik, @gamerauntsia twitter edo Gamerauntsia facebook kontuaren bidez. Proiektu honentzat bereziko prestatutako foro atal bat ere badaukagu eztabaidarako.

Horrez gain Minecraft jokoa bera euskaratzen lagundu nahi baduzu hemen duzu aukera. Itzulpenen %71an dago. Animo!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide