Game Erauntsia, bideo jokoei buruzko webgune berria

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Odriozola 2014ko ira. 10a, 15:41

Kaixo lagunok!! Iritsi da azkenean bideo jokozale euskaldunentzat eginiko webgune hau argitaratzeko eguna. Zenbat lan eta izerdi webgunetxo hau egiteko!! Aspalditik dabil "gamer" talde hau bakoitza bere aldetik jokuen gaineko bideoak grabatu eta sareratzen, baina taldetxo bat sortu eta denentzat leku zentral bat egitea erabaki da azkenean. Nik egia esan ez ditut bideoak grabatzen... baina webgunearen diseinu eta programazioarekin lagundu diet. Eta lan taldeko orrialdean azaldu behar omen nuen... hortxe nago ba!

 

 

Horrela, bideo jokuei buruzko webgune indartsu bat sortzeko helburua daukagu. Bideo jokoei buruzko "gameplayak" eta hauei buruzko kritika, truko eta gidak plazaratuko ditugu hemen. Oraingoz lehenengo pertsonan (FPS, First Person Shooter) jolasten diren jokuei buruzko bideoak dira nagusi, baina gerora mota ezberdinetakoak argitaratu nahi ditugu. Webgunea gainera ahalik eta sinple eta erakargarriena egiten saiatu naiz. Horrez gain, gaur egun gailu eramangarriek duten erabilera ikusita, mugikorretarako ere egokitu dut bootstrap CSS eta JavaScripta erabiliaz. Espero dugu zuen gustukoa izatea!

 


Parte hartu gure komunitatean twitter edo facebooken gure bideoak partekatuz edota zure iritzia emanez. Eta animatzen bazara, idatziguzu eta hasi zu ere joku ezberdinen bideoak igotzen. Gustora egingo dizugu gure "hall of fame"-an zure lekua ;)

Bide batez, gogoratu bertako eduki guztia CC-BY-SA lizentziapean dagoela. Webgunearen garapena ere kode irekian egina da eta nahi duenak githuben eskuragarri du. Edozein zalantza duzuelarik ere, gustura erantzungo dizuet! Sartu, probatu, ikusi... eta zuek kritikak edota zorion mezuak hemen irakurtzeko irrikitan nago :D

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide