Film eta telesailak euskaraz ikusi nahi?

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Odriozola 2014ko api. 19a, 17:18

Aurreko batean Sustatun argitaratu nuen post batean (Nola ikusi filmak euskarazko azpitituluekin 10 pausotan) azaldu nuen torrent eta azpitituluen fitxategi bana deskargatuz nola ikus zitekeen film bat bertsio originalean eta euskaraz azpititulatuta. Aukera honek bere abantaila eta desabantailak ditu nola ez. Alde batetik, erabiltzaile arruntarentzat zaila suertatzen da prozedura osoa (ezagutza falta handia baitago torrent eta azpitituluen fitxategien inguruan) gauzatzea eta bestetik, batzuei filma jeitsi behar izatea astuna egiten zaie. Kontrako aldera ordea, abantaila handi bat du: Gaur egungo telebista gehienetan ikus daitezke oso kalitate onean. Euskarazko azpititulu eta guzti!

Argazkiak.org | PT filmaren fitxa © cc-by-sa: urtzai

Baina bada bestelako alternatibarik ere. Eta azken aste hauetan horrekin jardun dugu lanean zenbait lagunek. Aplikazio berri bat atera da Windows, MacOSX eta Linux sistema eragileetarako, non, filmak deskargatu beharrean zuzenean ikus daitezkeen gutxieneko 720p kalitatean. Hau da, HD kalitatean eta bertsio originalean klik batera ikusteko aukera ematen du. Nola lortzen du hau? Aurretik aipaturiko sistema bera erabiliaz, torrent protokoloarekin alegia. Baina kasu honetan, programak filmeen katalogo bat erakusten digu eta erabiltzailearentza oso erraza da filma eskuratzea. Popcorn-Time hemendik jeitsi dezakezue zuen plataformarako.

Horrez gain, aplikazioa azpitituluak eskaintzen dituen webgune batera konektatuta dago eta bertatik eskuragarri dauden hainbat hizkuntzetako azpitituluak hartzen ditu. Guztiak era ezin hobean sinkronizatuta. Tamalez, webgune horrek ez du euskarazko azpitituluak kargatzeko aukera ematen oraingoz. Eta orduan nola ikusi bertsio originaleko filmak euskaraz? Popcorn Timek aukera hori eskaintzen du. Behin filma erreproduzitzen hastean, beheko menuan azpitituluak aukeratzeko aukera dago. Bertan, azken aukera bezala "Custom" edota azpititulu pertsonalizatua aukera daiteke. Hau da, lehendik azpitituluak.com webgunetik fitxategia jeitsi eta aukera honen bidez kargatuz egin ahal da.

Argazkiak.org | Filma azpitituluekin © cc-by-sa: urtzai

Ikusten duzue, bi pauso errazetara mugatzen da beraz prozesua: Filma aukeratu eta azpitituluen fitxategia kargatu! Mundiala eh! Eta puntu honetara iritsita norbaitek esango du, eta telesailak zer? Bada, hurrengo bertsiorako prestatzen ari dira jada! Datarik ez dute jarri baina laister izango dela iragarri dute. Azpian ikus daiteke interfazeak izango duen itxura.

Argazkiak.org | PT Diseinu berria © cc-by-sa: urtzai

Argazkiak.org | PT fitxaren diseinu berria © cc-by-sa: urtzai

Popcorn-Time aplikazioa garapen fase batean dago (Beta fasean) eta funtzionalitate berriak etengabe gehitzen ari zaizkie. Proiektua bera kode irekian aurki daiteke hemen eta nahi duenak egin dezake bere ekarpena. Itzulpenak adibidez, Librezaleko kideen artean egin ditugu hori dela eta. Agian akatsak edo hobetu beharreko zenbait karaktere kate aurkituko dituzue. Egia da, aplikazioan eta funtzionamentuan ikusi arte zenbait esaldi edo hitz zailak direlako itzultzea egiazki bere ingurunean ikusi arte. Baina horrek konponbide erraza du, egin zuek ere zuen ekarpena eta zuzendu hemen!

Azken datu bat: programa 17 hizkuntzetan dago itzulita eta horien artean gurea. Katalanaren aurretik ;)

Software librea eta euskara

Askotan aipatu da software librearen garrantzia gure hizkuntzak sarean lortu dezakeen normalizazioarekin lotuta. Filosofia honek gure hizkuntzari eskeintzen dion oxigenoa ikaragarria da. Bestelakoan itzultzea ezinezko edo ia ezinezko liratekeen hainbat eta hainbat aplikazio ezagun euskaratzea lortu baita honen ondorioz. Honen adibide Librezaleren webgunean dituzuenak. Kode irekia izateak euskal komunitatearen borondatea besterik ez du eskatzen, naiz eta beste zerbait gehiago ere gaizki etorriko ez litzatekeen. Gainerakoan, dirutzak ordainduta lortu izan dira Windows eta Office bezalako tresnak eskuratzea. Merezi al du horrelako dirutzak eskaintzea Ubuntu edota LibreOffice errekurtso gutxiagorekin euskaratzea edukita? Orain ez naiz eztabaida horretan sartuko, baina pentsatzekoa da. Gurea bezalako hizkuntza txikiek bost axola baitie software konpainia handi gehienei.

Software libreak eskaintzen dituen abantailak aprobetxatzen ikasi beharko genuke. Batez ere, eremu publikoan (eskola, administrazio...) lan egiteko tresna benetan onak baitaude dohainik eta euskaraz. Urteroko lizentzirik ordaindu gabe eta berak eskaintzen dituen onurak komunitate osoarekin partekatzeko aukerarekin.

Nik uste, euskarak sarean izan dezakeen etorkizuna software libreak eskaintzen dituen bideetan aurkituko dugula. Popcorn-time ere horren adibide garbi bat besterik ez da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide