Alokairu birtualak

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Odriozola 2017ko api. 27a, 09:37

Ikus-entzunekoen paradigma asko aldatu da azken urteetan. Interneten etorrerak, banaketa moduak azkartzea eta erraztea ekarri du. Oso ohikoa ari da bihurtzen berehalako kontsumoa eta alokairua, baita bideojokoetan ere.
Euskarri fisikotik digitalera salto egin dute hainbat zine banatzailek. Lehengo DVD alokairuetatik gaur egungo HBO, Netflix eta antzerako sareko bideo klubetara.

Bada, bideo-jokoak ere ez dira atzean geratu, eta aspalditik ditugu eskura Steam bezala jokoak sarean saltzen dituzten plataformak. Jokoa sarean erosi eta gure jokoen liburutegi birtuala edukitzeko aukera ematen du. Euskarri fisikoen beharrik izan gabe. Baina, azken boladan pauso bat harago ere eman dute hainbat konpainiek. Hilabeteko kuota baten truke, beraien katalogoko edozein jokotan jokatzeko aukera ematen dizuten plataformak agertzen hasi dira: Xbox Game Pass, Play Station Now, Origin Access... Bakoitzak bere etxe aldera ekartzen zaitu, ordea. Play Station Nown, adibidez, ez duzu Xboxeko jokorik aurkituko. Esklusibitatea zaintzen dute, eta liburutegi birtual hori estuki konpainia horrek saltzen duen kontsolarentzat diseinatu eta prestatua dago. Zoritxarrez kontsola ezberdinetan jokatzea gustuko dugun jokalariontzat urrun dago bideo-jokoen liburutegi birtual unibertsala. Baina lasai, hori ere etorriko da. Denbora kontua besterik ez dela oso ziur nago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide