Udako lehen ilargi betea

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Odriozola 2020ko uzt. 8a, 11:53

Aurreko igandean, udako lehen ilargi betea Mostatxako magalaren inguruan ezkutatzen harrapatu ahal izan nuen goizaldean. Egunsetia argitu baino lehenagoko irudiak, etxeko balkoitik teleskopio bidez hartu ahal izan nituenak.

Egun hauetan ordea, C/2020 F3 Neowise kometa dago ikusgai. Orain arte begi hutsez ikus bazitekeen arren, hemendik aurrera prismatiko edota teleskopio bidez ikus daiteke ipar ekialdean Capella izarraren azpi inguruan goizeko 5:00etatik 5:30 inguru arte, ortzimugatik nahiko gertu.

Ahal duzuenok, aprobetxatu aukera!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide