C/2020 F3 Neowise kometa da hain zuzen ere. Duela gutxi arte goizaldean begi hutsez ikusteko aukera bazegoen ere, kometak hartu duen norabidea eta lurraren errotazio eta orbita dela eta, egun hauetan iluntzeetan ikus daiteke. Baina hori bai, lehen ez bezala, urruntzen ari denez, begi hutsez ikustea oso zaila da. Gainera, Laudio moduko hiriguneetan argi kutsadura handia dagoenez, are eta zailagoa egiten du ikuskatzeak.
Gomendio bat nahi baduzue, gaur 23:00 aldera, argi kutsadura gutxi dagoen lekuren batera joan, eta begiratu Arraño mendiaren norantzan, horizontetik nahiko gertu justu, Hartz handiaren erpineko izarraren azpi aldean prismatiko batzuekin eta agian nik bezala kometa ikusteko aukera izango duzue. Edo, argazkilatzan aditua bazarete, saiatu bertara apuntatu eta argazki batzuk ateratzen, baietz kometa agertu!