Ipar izarra eta lurraren errotazioa

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Odriozola 2020ko abu. 28a, 23:09
Askotan ahazten zaigu ziba baten moduan biraka ari den pilota batean bizi garela. Baina argazki zirkunpolar bat egiten duzunean, badirudi gure lurra ez beste guztiak mugitzen direla eta garbigailu baten barruan gaudenaren sentsazioa ematen du.
Ipar izarrari begira,  argazki asko ateratzen badituzu, segituan ohartuko zara izarrak biraka hasten direla Ipar izarraren inguruan. Baina kontuz... ilusio optiko bat besterik ez da! Izarrak ez, gu gara mugitzen garenak eta. Lurraren errotazio ardatza izar horri begira dagoenez, Ipar izarra ez beste guztiak mugitzen dira argazki bakoitzean.

Argazki guzti horiek elkartuta sortu nuen argazki zirkunpolar hau Urkillo baserri ederra lehen planoan jarririk.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide