IRITZIA

Euskara Twitcheko hizkuntzen artean egoteko eskakizuna, abian

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Odriozola 2020ko aza. 10a, 07:00

Twitch, zuzeneko emankizunak emititu ahal izateko streaming plataforma bat da, bideo-jokoei oso bideratuta dagoena eta arrakasta ikaragarria duena. Oraingoz ez dago euskarazko emankizunak filtratzeko aukerarik, baina horretarako ekimena jarri da martxan.

Plataforma guztietan bezala, tartean euskaldunak ere badaude, baina disolbatuta daudela esan genezake. Izan ere, plataforma berak ez du emankizuna euskarazkoa dela etiketatzeko aukera ematen. Guztira 34 hizkuntza daude eta gainerakoak "beste hizkuntza bat" zakuaren barnean etiketatuta geratzen dira. Horrela, ez dago euskarazko streamingak zeintzuk diren filtratzeko aukerarik.

Eskaerak aurrera jarrai dezan, botoa eman beharra dago eta bozkatu ahal izateko Twitch plataforman erabiltzaile izatea beharrezkoa da.

Eskakizuna onartuz gero, euskarak Twitchen toki bat izango du eta euskal sortzaileak bideojokozale euskaldun gehiagorengana iritsi ahal izango dira. Argi izan behar da, hala ere, eskatzen dena ez dela Twitch plataforma bera euskaratzea, baizik eta plataforma horretako bideoak euskaraz etiketatu ahal izatea.

Eskaerak txikia ematen badu ere, aurrerapen itzela litzateke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide