IRITZIA

Vive Le Tour?

Erabiltzailearen aurpegia Valentin Campo 2024ko urt. 9a, 18:03

Aiarako Biraren iazko edizioko irudi bat. / Aiaraldea.eus

2023ko Frantziako Tourraz gozatu ahal izan genuen uztailean euskal errepideetan. Lasterketa etxeko atean izan genuen, ordu luzez bidaiatzeko beharrik gabe. Balio izan zuen baita ere publiko zabala lasterketara hurbiltzeko, hurbiletik ikusteko nolakoa den lasterketa eta barruan mugitzen den guztia.

Tourra txirrindularitza lasterketa bat baino askoz gehiago da. Negozio handia da. Kirol ekitaldi handienaz ari gara. Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Udalek apustu handia egin zuten. Frantziako proba hain da handia, ezen negozioa sortzen duen igarotzen den tokitan. Baina beste arazo asko ere sortzen ditu, mugikortasunari dagokionez batez ere. Errepideak hainbat ordu lehenago moztu behar dira. 

Tourra erronka handia zekarren antolakuntzari dagokionez. Hiriburuak albo batera utzita, 1843 bidegurutzetatik igarotzen zen lasterketa, eta horiek arautu beharra zegoen. Karreraren ibilbidea arautu behar zuten boluntarioen figura sortu zen, eta txirrindulari elkarteak ziren onenak lan hori egiteko, eurek egiten dutelako lan hori urtea osoan zehar Euskadin egiten diren lasterketetan. 

Hilabete batzuk lehenago jakinarazi zen ohiko egutegiko hainbat lasterketa bertan behera utziko zirela. Trafikoko agenteak Tourrera eta hura prestatzera bideratuko ziren, eta ez zegoen agenterik beste lasterketetarako. Ezohiko egoera zen. Modu horretan, alde batetik, lasterketak bertan behera utzi ziren; baina, aldi berean, Tourrarekin kolaboratzeko laguntza eskatu zen. Euskal klubak, beti bezala, egoerak eskatzen zuen jarrera erakutsi zuten. Milaka boluntariok egin zuten ekarpena proba inolako eragozpenik gabe joka zedin.

Kirol esparruari dagokionez, lasterketak arrakasta handia izan zuen Euskadin. Hiru etapa eder izan genituen. Eta zer esan zaleei buruz! Mundu osoan miretsi zuten euskal zaleek txirrindularitzaz gozatzeko duten grina eta errespetua. Euskal zalez jositako errepideak betiko egongo dira gogoan.

Hitz egin dezagun zenbakiez.

Ia milioi bat lagunek gozatu zuten errepidean. 1000 milioi inguruk ikusi zuten telebistaz (150 milioik Europan). Hobeezina izan zen munduari eskaini zitzaion herrialdearen irudia. Jarduera bakar bat ere ez da txirrindularitza baino hobea turismoa sustatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, lasterketak 12,2 milioiko kostua izan zuen eta 104 milioiko inpaktu ekonomikoa eragin zuen. Antolaketari dagokionez, 16,8 milioi euro bideratu ziren guztira euskal enpresetara, antolakuntzari lotutako gauzak aurrera ateratzeko. Eta 54 milioiko zeharkako inpaktua eragin zuten gasolindegietan, hoteletan, saltokietan, garraioan... 100.000 pertsona baino gehiago igaro ziren fan zone-tik, zale gazteenentzako gunetik. Inoiz ikusi gabeko egoera izan zen. Eta zergak? Aldundiek 19,5 milioi berreskuratu zituzten zergen bidez.
Eta diru horretatik zenbat iritsi da euskal txirrindularitzara? Egutegiko hainbat karrera galdu eta proba behar bezala egiteko giza baliabideak jarri zituztenek… Zer lortu zenuten trukean? Ezer ez. Unean uneko politikarien esker onak baino ez. Baina esker onekin ez da lasterketarik antolatzen, ez zaie oinarri-taldeei laguntzen. Ez legoke gaizki haiekin harremanetan jartzea etekinak banatzeko. Zain jarraitzen dute.

Jar dezagun etxeko taldea adibide moduan, gurea. Aiala Txirrindularitza Elkarteak eta bere LUYANDO GANZEDO kadete taldeak berrogei urte daramatzate oinarrizko txirrindularitza sustatzen. 2023ko denboraldian hamaika garaipen lortu dira, bakarka zein taldean. Baita Espainiako bi Txapelketa ere. Gurea bezalako klubak funtsezkoak dira. Eta ez bakarrik txapeldunak egiteko. Garrantzitsuagoa da pertsonak heztea. Lagun diezaiegun guztion artean oinarrizko klubei, baliabide baino ilusio gehiagorekin funtzionatzen jarraitzen baitute.

Beraz... Gora Tourra Euskadin! Bai horixe.

Baina gora baita Aiala Txirrindularitza Elkartea ere!

Lasterketetan ikusiko dugu elkar.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide