KRONIKA

Nestor Herrera nagusitu da XXXVI. Aiarako Biran

Erabiltzailearen aurpegia Valentin Campo 2026ko martxoaren 30a

Nestor Herrera nagusitu da X 7 1774900600434
Nestor Herrera nagusitu da X 1 1774900593094
Nestor Herrera nagusitu da X 2 1774900594160
Nestor Herrera nagusitu da X 3 1774900594989
Nestor Herrera nagusitu da X 4 1774900595819
Nestor Herrera nagusitu da X 5 1774900596483
Nestor Herrera nagusitu da X 6 1774900599453
Nestor Herrera nagusitu da X 8 1774900601385
Nestor Herrera nagusitu da X 9 1774900602440
Nestor Herrera nagusitu da X 10 1774900605154
Nestor Herrera nagusitu da X 11 1774900606031
Nestor Herrera nagusitu da X 12 1774900606744

Kanariarrak lidergotzari eutsi dio azken etapan, zailtasun handirik gabe.

Nestor Herrera (Kanaria Handia) lider jarri zen Amurrioko 4. etaparen ostean, eta ez die aurkariei aukerarik eman Laudion hasi eta bukatu den seigarren etapan.

Karrera hasi aurretik Pedro Mari Lilik zinta moztu du, 22 urtez Laudioko Sari Nagusiko Karrera Zuzendaria izan denak. Haren ondoan Maderas de Llodioko langileen ordezkaritza bat zegoen, Justiziak legez kanpokotzat jotako EEE baten ondorioz beren lanpostuengatik borrokan ari direnak. Amurrioko etapan Tubos Reunidoseko langileekin gertatu zen bezala, Aiarako Bira eskualdeko jendearen eta garapenaren alde dago. 

Ederra izan da etapa, lehen ihesaldi goiztiarra izan da Zabaletxeko lehen esprintean, eta bertan Wilque Ernesto Pabón (Entrenamiento Ciclismo) esprintetako sailkapeneko liderrak irabazi du. Inertzia hori aprobetxatuz, Ozkan Bora turkiarrak (Turkish National Team) eta Álvaro Buenok (MMR) ihesaldia egin dute. Korrikalari berdinak nabarmendu dira Arespalditza gainetik. Okondorainoko jaitsiera luzearen ondoren, non tropelarekiko 40"-ko aldea izan duten, Garateko lehenengo igoera hasi da. Pabon indartsuena izan da eta bakarrik geratzen da. Helmugatik lehen urratsa egin ondoren, tropela metro gutxira zegoela, bigarren esprintean puntuak lortzeko asmoarekin jarraitu du, baina apur bat lehenago harrapatu dute.

Berriz ere, azelerazio horrek ebaki bat eragin du lasterketaren buruan, beste hiru kirolariekin: Marco Alloza (Baque), Oier Gutierrez (Multihogar Cantabria) eta Alberto Ramirez (Victor Astasio). Lehen itzulian gertatutakoa errepikatu da orduan, Arespalditza eta Okondotik ihes eginda. Helmugara iristeko 6 kilometro falta zirenean, Ramirezek harremana galdu du ihesaliko beste kideekin. Hogei bat segundorekin gainatik igaro ondoren, Gutierrez jaitsieran erori da, eta Alloza bakarrik geratu da buruan, tropela orpoz orpo zuela. Baina eusten jakin du eta tropelarekiko 5 segundo eskasekin helmugaratu da.

Liderra 5. postuan sartu da Sailkapen Nagusiko behin betiko garaipena ziurtatuz 37 segunduko aldearekin. 

Sariak banatzeko ekitaldira honako hauek joan dira: Ana del Val, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol diputatua; Juan Jose Rojo, Arabako Foru Aldundiko Kirol zuzendaria; Ainize Gastaka, Laudioko alkatea; Sonia Respaldiza, Laudioko zinegotzia; Iñaki Isasi, Euskadi Txirrindularitza Fundazioko eta Aiala Txirrindulari Elkarteko presidentea eta Iñigo Gonzalez de Tejada, Laudioar Txirrindulari Elkartekoa. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide