Aukera eta erronka.
Ezagutzera emateko beharra eta gogoa dugu. Oraindik orain ezezaguna baita herriko askorentzat Zabaleko. Usteak badira, eta asko, ustelak.
Eta nolakoa da ba Zabaleko?
Iragana duen, oraina bizi eta etorkizuna eraikitzen duen proiektua da Zabaleko. Mende erdia baino gehiago bada San Jose auzoan ateak zabaldu zituela. Eskola txikia, auzokoa eta herrikoa. Hurbila. Integratzailea, euskal kultura oinarri hartuta beste kulturak begirunez jasotzen dituena. Eskola komunitate aktibo batekin eta sozialki inplikatua. Haziz doan proiektua da, gero eta zerbitzu gehiago eskainiz: "iratzargailu" zerbitzua eta eskolaz kanpokoak adibidez.
Txikiak izatea baditu bere onurak, ratioak txikiagoak baitira (haur gutxiago
gelako) eta adin ezberdinak nahasteko aukera ere badago (ikaskuntza prozezua aberastuz). Irakasleak familiengandik hurbilago daude, berez, eskola, familia handi bat bihurtuz.
Adibide batzuk
Haur hezkuntzan proiektuekin lan egiten da, umeen interesetatik abiatuz.
Egokitze garaia malgutasunez planteatzen da, presiorik gabe, haur bakoitzaren erritmoa errespetatuz.
Motxila ibiltaria izeneko ekimenean parte hartzen dute ikasleek eta familiek. Motxila horrek euskarazko, arabierazko, gaztelaniazko, errusierazko,... liburuak daramatza, familian irakurketaz gozatzeko eta kultura ezberdinetara hurbiltzeko. Hezikidetza proiektua eta ingeleseko irakasle berezkoak (natiboak) ere badira azpimarratzekoak.
Eskolak badu baratza, oiloak, frontoi estalia, patio-inklusiboa, jantokia,
esperimentu gela, liburutegia,... esperientzia anitz eskainiz ikasleei. Konpost-a ere egiten da! Eta jarrai genezake, baina onena hurbiltzea eta bertatik bertara ikustea da.
Auzoan, herrian, integrazioan, euskalduntzean,... pieza inportantea da
Zabaleko. Horregatik matrikulazio garai hau erronka eta aukera da aldi berean.
Baietz gurea ezagutzera eman! Baietz hazten jarraitu!
Ezagutu Zabaleko %100
Urtarrilak 18
17:00 - 19:00
Ate ireki jardunaldiak
Beste ordutegi edo data batean bizitatzeko:
945 89 04 62
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide