HITZALDIA -AZAROAK 29- AMURRIOKO ANTZOKIAN

Erabiltzailearen aurpegia Zabaleko Ikastetxea 2022ko aza. 20a, 20:31

"Euskal hezkuntza lege berria: euskal eskola publikoaren gaur egungo egoera".

Azaroaren 29an, asteartea, arratsaldeko 17:30etan, Zabaleko Eskolako IGEak, Mendiko eta Zaraobeko IGEekin batera, hitzaldi bat Amurrio Antzokian prestatu dute hurrengo izenburuarekin: *"Euskal hezkuntza lege berria: euskal eskola publikoaren gaur egungo egoera"*. Hitzaldia Denon Eskolaren eta EHIGEren eskutik izango da eta Amurrioko biztanle guztientzako irekia izango da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide