Urriaren 13an jarri zen martxan LANzalaudio enplegu anezka, Arabako Foru Aldundiak eta Santa Maria la Real Fundazioak bultzatuta Lanbideren laguntzarekin. Egitasmoaren helburu nagusia da anezkan dauden herritarrek lana bilatzea. “Horretarako taldean eginten dute lan, autoezagutza lantzen dute teknikariaren laguntzaz, talentuz eta perfil heterogeneoekin osatutako taldeak, pertsona bakoitzaren konpetentziak sustatuaz eta ikusgai eginez, etorkizun laborala eraikitzea izanik taldearen helburua”, azaldu dute proiektuaren dinamizatzaileek.
Heziketa saioak egin dituzte horretarako, hainbat gaien ingurukoak: Hizkuntzaren erabilera ez-sexista, sare-sozialen eta informatika tresnen erabilera... Coaching eta enplegu tailerrak ere egin dituzte. Enpleguaren tailerra Muntsarantz Duranak eskaini du, Addeco ETTaren Laudioko lan-arduraduna denak.