Astelehenetik salgai dago Ermualderen inguruan Udalak argitaratu duen liburua. "El Santuario de Nuestra Señora del Yermo a través de su patrimonio historicoartístico" da lanaren izenburua, eta Fernando Bartolomé eta Laura Calvo EHUko irakasleek idatzi dute. Liburuak Ermualdeko ondare historikoa biltzen du eta herriko bost liburu-dendetan dago salgai: Zuhaitzan, Arinen, Arantzarren, Gardeako Gizarte Etxean eta Aretako Kultur Etxean. Liburutegian eta Kultur Etxeko turismo bulegoan ere topa liteke.
Hiru aleren zozketa
Aiaraldea Komunikabideak hiru ale zozketatuko ditu albistea Facebooken elkarbanatzen dutenen artean. Ez da hori izango, ordea, liburua eskuratzeko modu bakarra, webgunean iruzkina uzten dutenek ere izango baitute horretarako aukera. Ostirala bitarte egongo da parte hartzeko epea zabalik, 12:00ak arte, hain zuzen.