“Psikologoarena egin behar izaten dugu tatuatzaileok”

Erredakzioa 2016ko aza. 28a, 00:24


Marrazkigile bezala hasi eta tatuatzaile gisa amaitu du RUBEN GOZALEZ “Rubi” (Laudio, 1987). Azala du oihal, eta orratza pintzel.

Marrazkilaritzan ibili zara urte luzez. Horrek bultzatu zintuen tatuatzaile gisa hastera?


Marrazkigile bezala hasi eta tatuatzaile gisa amaitu du RUBEN GOZALEZ “Rubi” (Laudio, 1987). Azala du oihal, eta orratza pintzel.

Marrazkilaritzan ibili zara urte luzez. Horrek bultzatu zintuen tatuatzaile gisa hastera?

Bai. Horrelako mundu batean sartua zaudenean beti izaten duzu gustuko denetarik frogatzea. Tatuatzeko kit arrunt bat topatu eta erosi nuen, probatzeko. Txerri eta laranja azaletan hasi nintzen tatuatzen.

Alde handia dago marraztearen eta tatuatzearen artean?

Bai, alde handia. Tatuatzerako orduan ezin zara okertu, eta oso ezberdina da. Orratz batekin marrazten duzu azalean, ez da arkatz bat erabiltzea bezalakoa. Makinak pisua du eta pultsua mantendu behar duzu.

Ezberdintasunak egongo dira, beraz, zure tatuatzeko eta marrazteko estiloen artean.

Bai. Hala ere, tatuajeetan islatu egiten da zure marrazteko era. Tatuatzaile bakoitzak bere teknika eta eragin propioak ditu.

Nola definitituko zenuke zure estiloa?

Denda bat dudanez denetarik egiten ikasi behar izan dut. Zer gustatuko litzaidakeen? Japoniar tatuajeak eta tradizionalak dira niri irakatsi dizkidatenak. Hori jorratzea gustatuko litzaidake, baina bezeroak eskatzen didanera moldatu behar izaten naiz.

Zein da gehien eskatzen dizuten tatuaje mota?

Ezer baino lehen honakoa esan behar dut:

 

 

Euskal Herrian ez gara iritsi munduko beste txoko batzuetan (Ingalaterran edota Estatu Batuetan, adibidez) dagoen tatuaje kulturara”

 

Izenak dira hemen gehien eskatzen diren tatuajeak: seme-alaben izenak, senideenak... Baina nabaritzen da ugaritzen ari direla pieza handi eta landuagoak eskatzen dituzten pertsonak.

Tatuajeek esanahi berezia dutela esan ohi da.

Pertsonaren araberakoa da hori. Badaude esanahai konkretu baten bila daudenak, eta baita irudiak esanahi zehatzik izatea nahi ez dutenak ere. Mundu oso zabala da hau.

 

Norberak bere paranoiak ditu buruan, eta nahi duen bezala islatzen ditu tatuajeetan”

 

Irudiaren araberakoa da hori. Badaude pare bat minututan amaitzen direnak, baina izan ditut baita 16 ordutan eginikoak ere, lau orduko sesiotan. Tatuaje handi bat egitearen prozesua lasaitasunez hartu behar da, eta jendea batzuetan ez dago horretarako mentalizatua. Jendeari azaldu behar izaten diogu marrazki handi bat egitea prozesu luzea dela, urte bat eta erdi iraun dezakeena. Psikologoarena egin behar izaten dugu tatuatzaileok.

Egin dituzun tatuaje guztien artean bat aukeratu beharko bazenu, zein aukeratuko zenuke?

Buf, oso zaila da bat aukeratzea. Azken finean etengabe noa garatzen eta hobetzen, etengabeko eboluzio bat da hau. Geroz eta tatuaje landuagoak egiten ditut.

Beti izan duzu tatuatzerako orduan okertzeko beldurra?

Hasieran bai. Baina kontzentratzea lortzen baduzu ikasten duzu albo batera uzten beldur hori. Denok okertzen gara, baina geroz eta gutxiago. Ikasten duzu beldurraren zurrunbilotik ihes egiten. Ondo egitean zentratzen zara.

Nola bilakatu zenuen tatuajeen afizioa ofizio?

Hiru urte eta erdi neramatzan jada probak egiten. Orduan, zenbait lagun tatuatzeari ekin nion. Geroz eta jende gehiago gerturatzen zitzaidan, eta hori dela eta animatu ginen denda irekitzera.

Tatuajeak betirako izateak errespetua sortzen die askori.

Bizitza osoan zehar soinean eramango duzun kamiseta bat bezalakoak dira tatuajeak. Ondo aukeratu behar duzu zein jantzi nahi duzun.

Tatuajea egiterakoan asteak pasatu ditzakezu begira, baina gero duzula ere ahazten zaizu, zure azalaren parte bilakatzen baita.

Niri ez zait inor etorri tatuaje bat kentzeko eskatzen, baina bai moldatzeko. Baditugu horrelako bezeroak.

Nolakoa da tatuaje bat egitearen prozesua?

Denetarikoak daude. Badaude ideia jakin batekin datozen pertsonak, eta kosta egiten da eurei aholkuak ematea, oso marrazki zehatz bat dutelako buruan. Baina badaude baita ideia orokor bat dutenak eta zure estilora eramaten uzten dizutenak. Denetarik dago.

Denbora asko behar da tatuaje bat marrazteko?

Hala ere, 30 urtetik gorako jende gehiago datorrela esango nuke. Jende gaztea noski tatuatzen dela, baina baita jende nagusia ere. Badirudi gaur egun ez dagoela horren gaizki ikusia tatuaje bat izatea. Onerako eboluzio bat eman da. Geroz eta teknika gehiago daude, gainera. Desagertu egin da besteek esango dutenarekiko beldurra.

Orain lehen baino jende gehiago tatuatzen dela esango zenuke?

Bai, askoz gehiago. Ez dakit noiz eman zen saltoa zehazki, baina duela eman da igoera bat hamar urtetik hona. Bezeroetan nabaritu dugu hori.

 

 

18 urtetik 85 urtera bitarteko jendea gerturatzen da”

 

 

Hala ere, 30 urtetik gorako jende gehiago datorrela esango nuke. Jende gaztea noski tatuatzen dela, baina baita jende nagusia ere. Badirudi gaur egun ez dagoela horren gaizki ikusia tatuaje bat izatea. Onerako eboluzio bat eman da. Geroz eta teknika gehiago daude, gainera. Desagertu egin da besteek esango dutenarekiko beldurra.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide