Pio XII kaleari "Batzalarrin" izena jartzea proposatuko du EH Bilduk udalbatzan

Erredakzioa 2016ko aza. 24a, 23:22

Pio XII kalearen izena aldatzearen aldeko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk datorren asteleheneko Udal Osoko Bilkuran. "Herriaren memoria toponimikoa berreskuratzea" da ekimen horren heleburua , Jon Ander Altubek adierazi duenez. "Batzalarrin da Herriko Plazako zonaldeak historikoki izan duen izena”, azaldu du alkateordeak, “bertan egiten ziren aspaldi herriko batzarrak, zuhaitz handi baten itzalpean”.

Pio XII kalearen izena aldatzearen aldeko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk datorren asteleheneko Udal Osoko Bilkuran. "Herriaren memoria toponimikoa berreskuratzea" da ekimen horren heleburua , Jon Ander Altubek adierazi duenez. "Batzalarrin da Herriko Plazako zonaldeak historikoki izan duen izena”, azaldu du alkateordeak, “bertan egiten ziren aspaldi herriko batzarrak, zuhaitz handi baten itzalpean”.

Izena aldatuta “euskarari omenaldi bat” egin nahi diotela azpimarratu du Altubek. “Duela mende batera arte herri erabat euskalduna baitzen zen Laudio”.

Ibilbide luzeko ekimena

Pio XII kaleari izena aldatzearen afera aspaldidanik datorren kontua da. Kalearen izena Basalarrina izenagatik aldatzeko mozioa eztabaidatu zen udalbatzan duela sei urte, baina proposamenak ez zuen aurrera egin.

Badago beste arrazoi bat kalearen izena aldatu nahi izatearen atzean: Pio XII aitasantuaren figura. Ugariak dira nazismoaren eta faxismoaren aurrean aitasantu horrek izan zuen pasibotasun jarrera kritikatu duten historialariak.

Instituzioetatik harago, egin izan dira baita kalearen izena aldatzeko bestelako ekimenak. Iragan otsailaren 13an (Torturaren Aurkako Egunean) kalearen izena aldatzeko ekintza sinboliko bat egin zuen herritar talde batek. "Pio XII" jartzen zuen plaka kendu eta “Joxe Arregi” izena zuen beste bat jarri zuten. 1981eko otsailaren 13an hil zen Joxe Arregi Izagirre, Espainiako Polizia Nazionalak eragindako torturen ondorioz.

Ekimen horren nodik norakoak azaltzeko publikatutako bideoa:

[video:https://www.youtube.com/watch?v=WvcmN7-toeo]

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide