Guardianen kapital guztia erosiko du Koch Industries talde estatubatuarrak

Erredakzioa 2016ko aza. 25a, 13:17

Akordio bat sinatu du Koch Industries enpresa talde estatubatuarrak Guardianen kapital guztia erosteko, zenbait hedabideek jakinarazi dutenez. Modu horretan 2012an hasi zuen operazioa amaituko du taldeak. Guardianen kapitalaren % 44,5a erosi zuen Koch-ek urte horretan, 1.500 milioi euroren truke. Orain sinatutako akordioarekin gainontzeko % 55,5a erosi ahal izango du.

Akordio bat sinatu du Koch Industries enpresa talde estatubatuarrak Guardianen kapital guztia erosteko, zenbait hedabideek jakinarazi dutenez. Modu horretan 2012an hasi zuen operazioa amaituko du taldeak. Guardianen kapitalaren % 44,5a erosi zuen Koch-ek urte horretan, 1.500 milioi euroren truke. Orain sinatutako akordioarekin gainontzeko % 55,5a erosi ahal izango du.

Estatu Batuetako enpresa talde handienetako bat da Koch Industries. 60 herrialdetan ditu lantegiak, 100.000 langile ingururekin. Irabazi asko lortzen ditu horrela: urtero 100.000 milioi inguru fakturatzen ditu, zenbait iturren arabera.

Merkatu eta Lehiaren Batzorde Nazionalak akordioa onartzea da operazioa guztiz amaitzeko falta den gauza bakarra. Hori kontuan izanik, erosketa 2017eko lehen hiruhilekoan egitea aurreikusi du Koch-en zuzendaritzak.

Lan baldintzetan aldaketarik ez

Akordio horren harira, zuzendaritzak adierazi du jabego aldaketak ez duela Laudioko lantegiko lan-baldintzetan eragingo, eta administrazio kontseiluan ere ez omen dira momentuz aldaketak aurreikusten.

Orain dela aste batzuk sinatu zen Laudioko lantegiko lan-hitzarmen berria, hiru urtez indarrean egongo dena.

Guardian taldeak bi lantegi handi ditu Euskal Herrian: Laudiokoa eta Tuterakoa. Juridikoki bi enpresa ezberdin gisa egituratuak daude. Hori dela eta, lan hitzarmen ezberdinak dituzte.

Ibilbide luzeko lantegia

Ibilbide luzeko lantegia da Laudiokoa. Vidrierias de Llodio (Villosa) izan zuen aintzidari. Delclaux familiak sortu zuen enpresa hori, Vidralarekin batera. 1985an, baina, Guardian Industries enpresa taldearen parte izatera pasa zen. 1932an Detroiten (Estatu Batuetan) sortutako multinazionala da hori Guardian.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide