Gazteentzako sukaldaritza ikastaroa eta Campus Tekonologikoak egingo dituzte Gabonetan

Erredakzioa 2016ko aza. 24a, 07:28

Laudioko Udalak bi ekimen gauzatuko ditu Gabonetan herriko gazteentzat. Alde batetik, sukaldaritza osasuntsuari buruzko ikastaroa egingo du.

Laudioko Udalak bi ekimen gauzatuko ditu Gabonetan herriko gazteentzat. Alde batetik, sukaldaritza osasuntsuari buruzko ikastaroa egingo du.

Zehazki, Elena Jorrin dietistak, sukaldari batek lagunduta, eskainiko du abenduaren 19an, 20an, 26an eta 27an 12 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Saioak 16:00etatik 18:00ak arte eta 18:30etatik 20:30ak arte izango dira Zubiko Etxean.

Izena emateak balioko du 3 euro herrian erroldatuta daudenentzat eta 5 euro gainerakoentzat eta egin daiteke Udaleko Gazteria Zerbitzuan 94 403 48 50 deituz edo educacion@laudio.eus idatzita adierazteko izena, abizena, telefono zenbakia eta adina.

Landuko dira hurrengo gaiak:

-Urtaroko sukaldaritza, sasoiko produktuekin egiteko errezetak.

-Elikagai berriak. Adibidez, Kinoa, algarrobo-leka, tofu, olo, barazki esneak, eta abar erabilita errezeta originalak egiteko.

-Nazioarteko sukaldaritza.

-Postre osasuntsuak: osasuna eta gozotasuna bateratzeko.

Campus Teknologikoak

Bestalde, tokiko erakundeak eskainiko ditu bi Campus Teknologiko 12 eta 29 urte bitarteko gazteei Tokiko Garapen Agentzian.

Bietan jorratuko dute smartphone android sakelakoen aplikazioen diseinua eta 3D inprimatzea eta droneak. Campusak egingo dituzte abenduaren 26an eta 27an eta hil bereko 28an eta 29an.

Ordutegiak 10:00etatik 13:00ak arte eta 15:30etatik 18:30ak arte izango dira. Informazioa eskuratzeko eta izena emateko Gazteria Zerbitzura jo behar da 94 403 48 50 telefonora deituz edo hezkuntza@laudio.eus idatzita. Behin izen emanda derrigorrezkoa izango da parte hartzea eta plazak mugatuak dira eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide