Leihotikan, Sarkor eta Moonshine Wagon taldeak Gaztetxearen 15. urteurrenari amaiera emateko

Erredakzioa 2016ko aza. 24a, 08:14

Asteburu osoko ekimena antolatu du Laudioko Gazte Asanbladak Gaztetxearen 15. urteurrena ospatzeko. Ugariak izan dira urteurrena ospatzeko aurten asanbladak egin dituen ekintzak, eta "amaiera jai" bezala aurkeztu dute asteburu honetakoa.

Ekintza ugari egingo dituzte ostiraletik igandera bitartean. Ostiraletik larunbatera gaubela egingo dute Gure Aukera elkartean. "Munduko Makarroi Txapelketa" antolatu dute larunbat eguerdirako, eta hainbat tailer eskainiko dituzte arratsaldean.

Asteburu osoko ekimena antolatu du Laudioko Gazte Asanbladak Gaztetxearen 15. urteurrena ospatzeko. Ugariak izan dira urteurrena ospatzeko aurten asanbladak egin dituen ekintzak, eta "amaiera jai" bezala aurkeztu dute asteburu honetakoa.

Ekintza ugari egingo dituzte ostiraletik igandera bitartean. Ostiraletik larunbatera gaubela egingo dute Gure Aukera elkartean. "Munduko Makarroi Txapelketa" antolatu dute larunbat eguerdirako, eta hainbat tailer eskainiko dituzte arratsaldean.

Musika eskaintza zabala egongo da baita. Xabi Basterra kantautoreak eta Uluka, Sarkor, Lehiotikan eta Moonshine Wagon taldeek girotuko dute asteburua. Larunbat arratsaldean Lamuza Plazan egingo den jam sessionera hainbat musikari gerturatzea ere aurreikusi dute.

EGITARAU OSOA

AZAROAK 25, OSTIRALA

21:00etatik aurrera, Gure Aukeran //
Talokada herrikoia
Xabi Basterraren kontzertua

[video:https://vimeo.com/164383620]

Gaubela (sakua eta esterilla eramateko deia luzatu dute)


AZAROAK 26, LARUNBATA

12:00 // Munduko Makarroi Txapelketa

Ondoren, bazkaltzera!

17:00 // Lamuza Plazan (euria eginez gero Aldai Plazan)

Jam Sessiona

Buruberoki tailerra

Umeentzako tailerrak

Keramika tailerra

Zirku tailerra

22:30 // Kontzertuak:

Lehiotikan

[video:https://www.youtube.com/watch?v=CE3qDcjEFzE width:650 height:350]

Sarkor

[video:https://www.youtube.com/watch?v=1V9LUE5z5iw]

Moonshine Wagon

[video:https://www.youtube.com/watch?v=nxlipb8rfPk]


AZAROAK 27, IGANDEA

20:00 // Kontzertua: Uluka

[video:https://www.youtube.com/watch?v=-WEkWy-7rgM&t=1031s]

21:30 // Zinema emanaldia: Kiriku eta sorgiña

[video:https://www.youtube.com/watch?v=dWqM7fuk-c4]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide