Iñaki Montesen aurkako epaiketa atzeratu dute

Erredakzioa 2016ko aza. 24a, 11:08

Iñaki Montes JEZ enpresako langilearen kontrako epaiketa hasi behar zen gaur Bilbon, baina fiskaltzak atzeratzeko eskatu eta epaileak onartu du. Izan ere, akusazioaren bi lekuko ez dira agertu, kanpoan ikasten ari direlako.

Fiskalak ezinbestekotzat jo du bi pertsona horien deklarazioa eta epaiketa, momentuz, bertan behera utzi dute. Urtarrilaren 27an 09:30ean egingo da.

Epaiketak ez du aurrera egin, baina hainbat lagun elkartu da epaitegiaren aurrean salatzeko Iñaki Montes eta gainerakoen egoera.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide