Euromilioiko 5+1 saria Laudioar batek jaso du. Guztira, 842.000€ eskuratuko ditu partaideak. Resa Etxean saldu da zenbakia. Espainia mailan egiten da zozketa, eta zenbakia duen pertsonarentzako da sari guztia. Carlos Resa administrazio etxearen jabeak adierazi duenez, astelehen eta astearte bitartean saldu zen txartela.