Gaur 22:15ean emango dute ETB1ean “Pintxo pote” telebista programaren saio berria, Laudion grabatutakoa, hain zuzen.
Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta aurkezleek herria bisitatu zuten VII. Pintxo eta Kazolatxo mikologikoen ibilbidea ezagutzeko eta, bide batez, hitz egin zuten hainbat ostalarirekin: Hector Borge, Jatsu Oseguera, Ariane San Juan, Edurne Ozaeta eta Rosa Segurolarekin, esaterako.
Horrez gain, tokiko zenbait kirolarirekin (Julen Reketa, Ibone Sanchez) sortzailerekin (Kepa Sojo, Yogurinha Borova) eta herritarrekin (Felix Mugurutza, Arloteak, Angel Ortiz "Cajitas") ere mintzatu ziren.