Udalak kontratatutako 15 lorezainetatik 11 iraupen luzeko langabetuak izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2016ko aza. 20a, 10:03

Laudioko Udala hainbat enplegu programa abiatzen ari da egunotan, eta horietako bat Lanbideren bidez 15 lorezain kontratatzean datza.

Lan eskaintza ireki zuen Udalak urriaren 11tik 25era bi kategoriarako: lorezain ofiziala izateko 12 postu eskaini ziren alde batetik, eta lorezain langileburu izateko 3 postu, bestetik.

Laudioko Udalak hainbat enplegu programa martxan jartzen ari da egunotan, haietako bat Lanbideren bidez 15 lorezain kontratatzean datza.

Lan eskaintza ireki zuen Udalak Urriaren 11tik 25era bi kategoriarako: lorezain ofiziala izateko 12 postu eskaini ziren alde batetik eta lorezain langileburu izateko 3 postu, bestetik.

Hurregoak dira lanpostuen ezaugarriak: Lorezain ofizialaren lanaldia 8etatik 15:00ra da, sei hilabeterako kontratazioa da, 1126,01 euroko soldata  brutoa, 1043,07 soldata garbia eta 15 egun naturaleko oporrak. Langileburu postuaren lanaldia berdina da, 1181, 06 euroko soldata brutoa, 1092,59 euroko soldata garbia.

Hautaketaren irizpideak

102 curriculum jaso ziren:  83 lorezain ofiziala izateko eta 19 lorezain langileburu izateko. Hasierako aukeraketan hautagaien curriculuma baloratu zen eta genero eta adin irizpideak ere kontuan hartu ziren. Emakumeen %99 elkarrizketatu zuten, Lanbidek zehazten duen moduan kontratazioen %40 emakumeek bete ahal izateko eta 55 urte baino gehiagoko hautagaien %99 ere elkarrizkatetatu zuten %15 adin horretako pertsonek bete ahal izateko.

Prozesu horren bidez 52 pertsona aukeratu zituzten 15 postuak betetzeko, 35 elkarrizketa egin ziren lorezain ofizial posturako eta 17 langileburu posturako.  Elkarrizketak urriaren 27, 28 eta 31an gauzatu ziren, Sartu erakundearen Laudioko bulegoan.

Azkenean hautatu diren 15 pertsonetatik 11 iraupen luzeko langabetuak dira, 6 emakumeak dira,  8 pertsona DBE (Diru sarrerak Bermatzeko Errenta/RGI) jasotzen zuten, 2k 55 urte baino gehiago dituzte, 6k 45 urte baino gehiago dituzte eta 2k 35 baino gutxiago.

Hautagaien lan esperientzia eta prestakuntza baloratu da egoera sozioekonomikoa eta etorkizun perspektibekin batera.

Aste honetan bertan hasiko dira lanean kontratatutako pertsonak. Lorezain berriak herrigunean bakarrik ez Larrainon eta herriko nekazal bideetan ere arituko dira.

Laudioko Udalak beste bi enplegu programa abian jarriko ditu laster: ibaiaren garbiketa egiteko langileak kontratatzeko programa da bat eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza batekin lotutakoa bestea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide