Laudioko Udalak jakinarazi du Latiorroko zubia (trenbidea gurutzatzeko eraikitakoa) kentzeko asmoa duela, hala eskatu baitute auzokideek behin baino gehiagotan auzo asanbladetan.
ADIFekin kontaktuan jarri da Udala, obra egiteko baldintzak zehazteko. Obra 2017ko lehen hilabeteetan egitea aurreikusi dute, eta aurreratu dute 50.000 euro inguruko kostua izango duela guztira.
20 urte baino gehiago ditu zubiak
1996 urtean eraiki zen zubi hori, eta orduz geroztik ugariak izan dira sortu dituen eztabaida eta polemikak, irisgarritasuna bermatzen ez duelako batit bat. "Geltokiko tunela berritu egin da, eta obrak egingo dira baita Zubiko Kurajokoa hobetzeko. Hori dela eta, uste dugu honakoa une egokia dela zubia kentzeko", adierazi du Jonander Altube alkateordeak.