Laudion ospatuko da Euskadiko Partidu Komunistaren (PCE-EPK) jaia. Aldai plazan egingo dira ekintza guztiak, goizeko hamaiketatik hasita. 11:30etan mahaingurua egongo da, zeinetan CCOOko eta PCEko hainbat kidek hartuko duten parte, Juan Luis España laudioarra tartean. Lan-gatazkak eta klase elkartasuna izango dira jorratuko dituzten gaiak.
Jarraian, 13:00etan, poesia emanaldia eskainiko du "El club de los poetas rojos" taldeak, bazkari herrikoiari paso emateko gero.
Mitina egongo da bazkalostean, ondorengo pertsonen parte hartzearekin: Jon Hernandez (PCE-EPKko idazkari nagusia), Itziar Pascual (PCE-EPKko emakumeen idazkaria) eta Artiz Rodriguez (Gazte Komunistak erakundeko idazkari nagusia).
Mitinaren ostean La Tuerka telebistan aritutako Facu Diaz umoregileak hartuko du hitza. Kontzertuekin amaituko da jaia: 17:30etatik aurrera Sara eta Pablo, Blusanroll eta Julio Biurrunek joko dute plazan.
EGITARAU OSOA
11:00 // Jaiaren hasiera eta bandera altxatzea.
11:30 // Mahaingurua.
Hizlariak:
-Paco Figeroa
-Juan Luis España
-Irati Leon
-Iker Cabrera
13:00 // El club de los poetas rojos
14:30 // Bazkari herrikois
15:30 // Mitina, ondorengo pertsonen parte hartzearekin:
-Jon Hernandez (PCE-EPKko idazkari nagusia)
-Itziar Pascual (PCE-EPKko emakumeen idazkaria)
-Artiz Rodriguez (Gazte Komunistak erakundeko idazkari nagusia).
17:00 // Facu Diaz
17:30// Kontzertuak: Sara eta Pablo, Blusanroll eta Julio Biurrun