SOS Laudioko Lamuza Parkeak kultura mapa egiteari ekingo dio larunbatean 10:00etatik aurrera Kultura Etxean.
Asmoa da edonork jakinaraztea sumatzen dituen behar kulturalak, aldagai gisa jasotzeko eta gero lekua bilatzen saiatzeko.
Plataformak aspaldi abiatu zuen partaidetzarako prozesua eta hori hurrengo urratsa izango da. Izan ere, ahalik eta proiektu gehien txertatu nahi dituzte Lamuza Parkeko eraikinetan. Laudioko Udalarekin egiten ari da ekimena.