"Espero dut epaiketan argi geratzea muntaia poliziala izan dela dena"

Erredakzioa 2016ko aza. 17a, 11:40

IÑAKI MONTES (Basauri, 1971) JEZ enpresako langilea eta sindikalista da. 2014ko martxoaren 3ko FMIren (Nazioarteko Moneta Funtsa) aurkako manifestazioan atxilotu zuten eta 5 urteko kartzela zigor eskaerari aurre egin beharko dio hurrengo astean izango duen epaiketan. Epaiketa hori salatzeko mobilizazioa egingo dute gaur 19:30etan Laudioko Lamuza Plazatik abiatuta.

Zein da zure egoera?

IÑAKI MONTES (Basauri, 1971) JEZ enpresako langilea eta sindikalista da. 2014ko martxoaren 3ko FMIren (Nazioarteko Moneta Funtsa) aurkako manifestazioan atxilotu zuten eta 5 urteko kartzela zigor eskaerari aurre egin beharko dio hurrengo astean izango duen epaiketan. Epaiketa hori salatzeko mobilizazioa egingo dute gaur 19:30etan Laudioko Lamuza Plazatik abiatuta.

Zein da zure egoera?

Orain itxaroten ari naiz ostegunean, azaroaren 24an, izango dudan epaiketa. Fiskalak mantendu du eskaera; 5 urteko kartzela zigorra guztira eta, horrez gain, 213.000 euroko kalte-ordainak.

Zergatik?

Azpimarratu behar dut 2014an gertatu zela dena. Gizarteak bizi izan dituen murrizketak pil-pilean zeuden eta, gainera, Troika etorri zen Bilbora.

Orduan, Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta hainbat taldek horren aurkako manifestazioa deitu zuten.

 

"Ni JEZ enpresako langile batzordeko kidea naiz eta manifestaziora joan nintzen zenbait lankiderekin. Mobilizazioan egon ginen eta istilu batzuk egon ziren"

 

Jende batek bere amorrua adierazi zuen gauzak apurtzen. Ni manifestazioan nengoen lasai-lasai lankideekin eta sekulako istiluak gertatu ziren. Jende multzoa zegoen, hurbildu nintzen eta jarraian ertzaina batek atxilotu ninduen.

 

"Gero furgonetan sartu ninduten eta bertan jipoitu. Kriston kolpeak jaso nituen".

 

Hurrengo egunean epailearen aurrean deklaratu nuen eta horren ostean jakinarazi zidaten fiskalak leporatzen zidala istiluetan parte hartzea, atentatua, desorden publikoak... sekulako muntaia.

Zure ustez, zer gertatuko da epaiketan?

Ez dakit. Espero dut aske geratzea, baina Euskal Herrian horrelako egoeretan ez dakizu zer gerta litekeen. Nik badakit errugabea naizela eta espero dut libre geratzea.

 

"12 pertsona atxilotu zituzten egun horretan eta gu gara epaitzeko geratzen direnak. Orain arte ia guztiak libre geratu dira ez zegoelako frogarik ez ezer, eta espero dut epaiketa honetan gauza bera gertatzea".

 

Hau da, ikustea muntaia poliziala izan dela guztia.

Babesak jaso dituzu, ezta?

Bai, horrekin harrituta nago. Gehienbat Aiaraldean langile batzorde asko atxikitu dira eta gaurko manifestazioarekin bat egin dute. Horregatik pozik nago.

24an ere elkarretaratzea egingo dute epaitegiaren aurrean 09:00etan eta, esan bezala, oso pozik nago.

Zein da zure hausnarketa epaiketari buruz?

Gauza zabalagoa da. Euskal Herrian eta estatuan borrokatzen duten guztiak beldurtu nahi dituzte, euren murrizketak eta eredu ekonomikoa inposatzeko, mobilizatu ez gaitezen. Eta berdin zaie gaztea edo langilea izatea, euren helburua da gu etxean geratzea.

 

Hurrengo bideoan 1:49 minutuan ikus daiteke Iñaki Montes atxilotu zuten unea:

[video:https://www.youtube.com/watch?v=GxXTiGef9hc]

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide