Laudion ekimena abiatu dute Chersoko errefuxiatuen kanpamentuetara botak bidaltzeko, Greziako iparraldera, alegia. Antolatzaileek azpimarratu dute negua heltzear dagoela bertara eta azpiegitura ez dagoela prestatuta hotza eta euriari aurre egiteko.
Hortaz, erabilitako zein erosi berriko uretako edo mendiko botak eskatu dituzte. Azaroaren 22an bukatuko dute kanpaina eta 3 lekutan uzteko aukera egongo da:
-Satya Yoga Eskola, Virgen del Carmen kalea 3.
-Decoraciones Llodio, Zumalakarregi etorbidea 30.
-Tintorería Nervion, Zubiko Kurajo 1.
Merkataritza ordutegian lagatu beharko dira.
Ideiaren jatorria
Leire Larisgoitia Chersoko kanpamentuan egon zen grabatzen, Salvados telebista saioko langilea baita. Egoera ikusita, kanpaina antolatzea erabaki du. Asmoa da Bartzelonatik furgoneta bat ateratzea eskuratutako bota guztiekin.