Eskualdeko eragile ugarik atxikimendua eman diote bihar Laudion egingo den mobilizazioari. "Iñaki Montes eta besteak libre" lemapean egingo da manifestazio hori, eta JEZeko langileak hilaren 24an izango duen epaiketa salatzea izango du helburu.
Honako eragile hauek egin dute bat deialdiarekin:
*Langile batzordeak: Guardian, Megatech, Iñauxa, Gometegui eta Buniolakoak
*Pertsonal ordezkariak: Atxakoak eta Tubacexeko Garbialdikoak.
*Sail sindikalak: LAB Tubos Reunidos, ESK Megatech Peninsula Ibérica, LAB Amurrio Ferrocarril, LAB Aianox eta LAB Geslagun
*Alderdiak: EH Bildu
*Erakundeak: Askapena Aiaraldea
Bost urteko kartzela zigorra eskatzen diote Montesi, 2014an troikaren aurkako protesta batean parte hartzeagatik.
Hitzaldia Laudioko Gaztetxean
Iñaki Montesen kasua azaltzeko solasaldia antolatu dute gaurko (azaroak 16) 19:30etan Laudioko Gaztetxean.