Santa Luzia Abesbatzak antolatu du Udazkeneko abesbatza kontzertuen XIII. edizioa. Azaroaren 12an, larunbata, 20:00etan, emanaldia eskainiko du Laredoko Salvé Abesbatzak Lamuzako San Pedro Parrokian. Salvé ospe handiko taldea da eta 40 urteko ibilbidea egin du. 75 ahotsek osatzen dute.
Laudioko hainbat talde
Azaroaren 19an, leku eta ordu berean, hau da, 20:00etan, elkartuko dira Laudioko abesbatza talde guztiak: Grupo Aldaiko, Andere Abesbatza, Arloteak, Eskolania ArteOn eta Santa Luzia Abesbatza.
Aurtengo musika erakustaldiak elkartasun helburuak dauzka eta jasotakoa Bikarte elkartera bideratuko dute Chernobilgo istripu nuklearrak kaltetutako umeak laguntzeko.