Guardian enpresako hitzarmen kolektiboa sinatu dute gatazkarik gabe

Erredakzioa 2016ko aza. 11a, 09:59

ELA sindikatuak oharra plazaratu du jakinarazteko Guardian enpresako langile batzordeak sinatu duela hitzarmen kolektibo berria, hau da, sindikatu guztiek babestu dute.

ELA sindikatuak oharra plazaratu du jakinarazteko Guardian enpresako langile batzordeak sinatu duela hitzarmen kolektibo berria, hau da, sindikatu guztiek babestu dute.

Erakundeak modu positiboan baloratu du akordioa eta zenbait lorpen nabarmendu ditu: “lanaldiaren 3 eguneko murrizpena, soldaten igoerak KPIrekin gehi % 0,5 bermatua, 30 euroko igoerak hilabeteko, 5. eta 3. turnoen plusetan, 2. turnoentzako plus bat sortzea 30 eurorekin hilabeteko eta antzinatasunagatik ere diru-sarrera gehiago jasotzea. ABEren konplementua hobetetzen da, bai lan istripuagatik, bai gaixotasun arruntagatik. Mutualitateak ezin izango ditu gaixotasun arrunteengatik hartutako aldi baterako ezintasunak kontrolatu ezta kudeatu ere. Lan erreformaren aurkako blindajea mantentzen dugu eta oraindik dirauten kolektiboen arteko dizkriminazioekin bukatzeko aurrerapausoak ematen dira”.

LAB sindikatuak, bere aldetik, adierazi du abuztuaren hasieran "enpresak, ELAk eta UGTk sinatutako aurreakordioa" salatu behar izan zutela. "Aurreakordioaren arabera, lanaldia handitu egiten zen txikitu beharrean. Orain, ordea, gure salaketa eta lanari esker, LABek hasieratik eskatutako moduan jasotzen da testua, lanaldia handitzea ekidinez eta etorkizunean soldata eskala bikoitza ezartzearen arriskuari ateak itxiz", adierazi dute sindikatutik.

2012an greba mugagabea

2012an greba mugagabea gauzatu zuten Guardian enpresako langileek. Hilabeteak eman zituzten egoera horretan eta itxialdiak ere antolatu zituzten, besteak beste.

Izan ere, zuzendaritzak adierazi zuen hainbat langile kaleratuko zituela, hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren testuinguruan.

Azkenean, borrokaren bitartez, hitzarmen kolektiboa eta adostasuna lortu zuten.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide