Mazzantini zezenzale klubak azaroaren 21etik 27ra bitartean egingo du XVI. Aste Kulturala. Zezenen munduko hainbat profesionalek parte hartuko dute jardunaldietan, Jose Ortega Cano toreatzaileak, besteak beste.
Hitzaldiek, erakusketa batek eta musika emanaldi batek osatuko dute ekimena. Hitzaldi guztiak 19:30ean izango dira Kristal Etxean, ostiralekoa ezik, 19:00etan izango da eta.
Hitzaldiak
Azaroaren 21ean, astelehena: Javier eta Borja Jimenez, toreatzaileak.
Azaroaren 22an, asteartea: José Ortega Cano, toreatzailea.
Azaroaren 23an, asteazkena: Alain Lartigue, enpresari frantziarra.
Azaroaren 24an, osteguna: mahai-ingurua, “Zezen jaia Euskadin gaur egunean” Asier Gezuragarekin, Ramon Garinekin eta Jesus “Ketu” Garciarekin.
Azaroaren 25ean ostirala: Alicia Rudiez ganaduzalearekin, Cebada Gagokoa.
Kontzertua eta erakusketa
Gainera, pasodoble omenaldia egingo dute San Roke Musika Elkartea eta Algarabía flamenco taldearekin. 19:00etan Lamuzako Done Petri Parrokian.
Bestetik, taldeak azaroaren 19ra arte bisitatu daitekeen erakusketa antolatu du Kultura Etxean. Hautatutako lanak bi egile frantziar ospetsuenak dira, Miguel Etxebarria margolariarenak -familia Baranbiokoa zen jatorriz- eta Zaza eskultorearena.
Erakusketa zabalik egongo da lan egunetan 18:00etatik 20:00ak arte, larunbatetan 10:00etatik 13:00ak arte eta 18:00etatik 20:00ak arte arratsaldez. Igandetan 10:00etatik 13:00ak arte.