Baliabide ekonomikorik gabeko pertsonei kafe eta pintxoetara gonbidatzeko ekimena jarri du martxan Nomeolvides elkarteak

Erredakzioa 2016ko aza. 9a, 08:33

Proiektu berri bat jarri du martxan Laudioko Nomeolvides elkarteak baliabide ekonomikorik gabeko herritarrei laguntzeari begira. Pertsona horiei kafe edo pintxo batera gonbidatzean dantza, funtsean, ekimena.

Proiektu berri bat jarri du martxan Laudioko Nomeolvides elkarteak baliabide ekonomikorik gabeko herritarrei laguntzeari begira. Pertsona horiei kafe edo pintxo batera gonbidatzean dantza, funtsean, ekimena.

Edozein herritarrek hartu dezake parte egitasmoan. Horretarako honakoa egin behar da: taberna edo kafetegi batean kafe edo pintxo bat aurretik ordainduta utzi. Tabernariak pintxo edo kafe hori ordainduta dagoela apuntatuko du horretarako egokitutako arbela batean. Modu horretan, baliabiderik gabeko herritarrak gerturatu eta "zintzilik" dauden pintxo edo kafe horiek hartu ahal izango diztute doan.

Hiru tabernetan jarri dute martxan, momentuz
Elkarteko kideek adierazi dute herriko hiru tabernetan dagoela ekimen horretan parte hartzeko aukera: Arkupen, Indriskan eta Kukullun (Eroski alboko taberna). Hiru establezimendu horiek aukeratu dituzte euren inguruko kaleetan delako ohikoa balibide ekonomikorik gabeko pertsonak ikustea.

Hala ere, Nomeolvides-eko kideek azpimarratu dute edozein tabernak hartu dezakeela parte proiektuan. "Doakoa da, elkartasun apur bat baino ez da behar", adierazi dute.

Jostailu bilketa
Kafe eta pintxoena ez da izango elkartetik martxan jarriko dute ekimen bakarra. Jostailu bilketa egiteari ere ekin diote. Hiru modu daude jostailuak entregatzeko: 622 668 337 telefonora deituta, abnomeolvides@gmail.com helbidera mezu bat bidalita edota elkarteak Arza poligonoan duen biltegira gerturatuta. Nomeolvides-eko kideek azpimarratu dute jostailuak "egoera onean" egon behar dutela.

Elkartea bera da bildutakoaren banaketaz arduratuko dena. Datu base bat baliatuko dute horretarako, baliabide ekonomikorik gabeko 350 familia ingururen datuekin osatutakoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide