Inguruneko ondare zabala berreskuratu eta babesteko plan bereziaren barruan jaso bezala, Laudioko Udalak salgai jarri du “Ermu Andra Mariko Santutegia bere ondare historiko-artistikoaren bitartez”.
Fernando Bartolomé García eta Laura Calvo García UPV-EHUko irakasleek idatzi dute. Liburuak azaltzen du Ermu Andra Mariko aberastasuna eta 5 euroren truke saltzen dute Zuhaitza, Arin eta Arantzar liburudendetan, baita Gardea eta Aretako Gizarte Etxeetan ere eta Lamuzako Liburutegian.
Eusko Jaurlaritzak, EHUk eta UNITWIMek babestu dute.
Barferentziak
Bestalde, bertan aegindako azkenengo indusketen harira antolatu dituzte bi hitzaldi “barferentzia” eredua jarraiki, alegia. Bando gerratan bi adituk hitz egingo dute aldi berean Kafe Araban eta Sorgin Tabernan azaroaren 26an 18:00etan eta 19:00etan. Biak izango dira gazteleraz.