Udalak Aztiker enpresari esleitu zion 80 urte baino gehiago dituzten laudiarrei buruzko ikerketa. Gaur egun gizarte zerbitzuekin inolako harremanik ez duten 200 pertsona elkarrizketatuko ditu Aztikerrek.
Etxez etxe egingo dituzte elkarrizketak eta 20 minutuko iraupena izango dute gutxi gora behera. Gaztelaniaz edo euskaraz egin daitezke, elkarrizketatuak nahiago duen hizkuntzan. Joan zen astean hasi ziren eta abendurako bukatzea espero dute.
Aztiker enpresak kontratatutako 2 emakume gazte dira elkarrizketatzaileak.
Azterketaren helburua adineko pertsona hauen egoera zein den jakitea da, osasunez nola den dauden, nola sentitzen diren, harreman sozialak dituzten, etxea haientzako ondo egokitua dagoen, zein egoera ekonomikoan bizi diren e.a
Elkarrizketen bidez datuak jaso eta ikusiko da gero neurri edo ekintzaren bat beharrezkoa den.