Auzo batzarren bigarren txanda abiatuko dute bihar

Erredakzioa 2016ko aza. 6a, 11:23

Laudioko Udalak ekingo dio auzo batzarren urteko bigarren txandari. Horietan, auzokideen kezkak jaso ez ezik, erakundearen jardueraren berri ere emango dute (aurreko bileretan jorratutako gaiak ere landuko dituzte).

Laudioko Udalak ekingo dio auzo batzarren urteko bigarren txandari. Horietan, auzokideen kezkak jaso ez ezik, erakundearen jardueraren berri ere emango dute (aurreko bileretan jorratutako gaiak ere landuko dituzte).

Behar duten lagunek eskura izango dute haurtzaindegi zerbitzua. Doakoa da eta aurretik eskatu behar da, beranduenez, bilera baino 3 egun lehenago. Horretarako beharrezkoa da 944 034 850 telefonora deitzea.

Hurrengo egunetan izango dira hitzorduak:

Areta

Hilak 7, astelehena, 19:00etan Aretako Kultura Etxean.

Arraño

Hilak 8, asteartea, 19:00etan Herriko plazako Erabilera Anitzeko aretoan.

Gardea

Hilak 9, asteazkena 19:00etan Gizarte Etxean.

Nekazal eremua

Hilak 10, osteguna 19:00etan Herriko plazako Erabilera Anitzeko aretoan.

Ugarte

Hilak 14 astelehena 19:00etan Ugarteko elizan.

Latiorro

Hilak 15, asteartea, 19:00etan Latiorroko ikastetxean.

Larrazabal

Hilak 16, asteazkena 19:00etan Toki On jatetxean.

Herrigunea

Hilak 17, osteguna 19:00etan Kultura Etxeko Arraño gelan.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide