5 urteko kartzela zigorra eskatuko diote JEZeko langile bati FMIren aurkako protestetan parte hartzeagatik

Erredakzioa 2016ko aza. 4a, 09:01

Datorren azaroaren 24an epaituko dute Iñaki Montes Bilboko Auzitegian. 5 urteko kartzela zigorra eskatzen diote JEZ enpresako langile batzordeko kideari, Troikaren aurka Bilbon 2014ko martxoaren 3an egin ziren protestetan parte hartzeagatik.

Fiskalak 2 urte eskatuko dizkio desordenak sortzeagatik eta beste 3 agintaritzaren aurkako atentatua leporatuta. 12 hilabeteko isuna ezarri nahi diote baita, eta 214.500 euroko kalte ordainak.

Datorren azaroaren 24an epaituko dute Iñaki Montes Bilboko Auzitegian. 5 urteko kartzela zigorra eskatzen diote JEZ enpresako langile batzordeko kideari, Troikaren aurka Bilbon 2014ko martxoaren 3an egin ziren protestetan parte hartzeagatik.

Fiskalak 2 urte eskatuko dizkio desordenak sortzeagatik eta beste 3 agintaritzaren aurkako atentatua leporatuta. 12 hilabeteko isuna ezarri nahi diote baita, eta 214.500 euroko kalte ordainak.

Iñaki Montesek behin baino gehiagotan aldarrikatu du leporatzen dizkioten akusazio guztiak faltsuak direla. Langileak adierazi du protestetatn kazetariek grabatutako bideoetan argi ikusten dela berak ez zuela istiluetan parte hartu.

(Hurrengo bideoan 1:49 minutuan ikus daiteke langilearen atxiloketa)

[video:https://www.youtube.com/watch?v=GxXTiGef9hc]

Manifestazio deialdia

Epaiketaren aurkako irakurketa kaleratu du JEZeko langile batzordeak. Epaiketa horren helburua “herritarren erantzuna erreprimitzea” eta “eskarmentu bezala erabiltzea” da, komitearen iritziz. Horregatik egin dute mobilizatzeko deia. Azaroaren 17an izango da manifestazioa (osteguna), 19:30ean, Laudioko Lamuza Plazatik abiatuta.

Hortaz gain, “entitate, elkarte eta langileen ordezkari guztiak” animatu nahi izan dituzte ekimenari “sostengua” adieraztera. “Mobilizazioa baino lehen publiko egingo ditugu jasotako atxikimendu guztiak”, adierazi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide