Amets Meaza udal gobernu taldeko kideak iragarri du kenduko dutela 2017ko udan Lateorro Ikastetxeko amiantoa. Urriaren 27ko udalbatzan jakinarazi zuen.
EH Bilduko ordezkariak Omniako galderari erantzun zion eta plazaratu zuen amiantoari buruzko txostena jaso dutela dagoeneko. Kontratatuko enpresaren analisiaren arabera, egoera ez da larria, materiala ez baita manipulatzen. Hala ere, egokitzat jo du udalak amiantoa kentzea eskolako bi pasabidetan.
2017ko uda baliatuko dute horretarako, hilabete horietan ez baitago langilerik edo ikaslerik. Dena den, udal ordezkariak azpimarratu zuen ez dagoela arriskurik.