Apillek kaleratuko ditu azaroaren 2an, agortu arte, 1.280 bono trukagarriak Laudioko Udalaren laguntzarekin. Eskuratu ahalko dira elkarteko egoitzan aldatzeko atxikitutako dendetan -Laudio Bono bereizgarria izango dute erakusleihoan-. Erabiltzeko aukera egongo da urtarrilaren 5 arte.
Elikadura bonoek 8 euro balioko dute eta 10 euroren truke aldatuko dira, merkatal bonoak lortuko dira 20 euroren bitartez eta 25 euroren truke kanbiatuko dituzte.
Gehienez, 8 bonoz (4 mota bakoitzeko) hornituko dira adin nagusiko pertsonek eta bi erabili ahalko dira erosketa berean. Ez dute dirua trukatuko inola ere, itzultzeak barne.
TCA txartela 2000 euroko sariarekin
Azaroan TCA txartelarekin egindako erosketek parte hartuko dute 2000 euroko zozketan, dirua abenduaren 17an gastatu beharko da Apilleko Shopping Egunean. Zozkera abenduaren 12an egingo dute Nafarroako Rural Kutxan.