Laudio atseginagoa izan dadin, udala lanean ari da genero-ikuspegian oinarrituta hirigintza aztertzeko eta hobekuntza-neurriak proposatzeko hainbat esparrutan: garraioa, ekipamenduak, espazioaren antolakuntza, garbiketa, hiri-altzariak eta segurtasunaren pertzepzioan. Horretarako beharrezkoak dira herriko emakumeen ekarpenak eta esperientziak eta parte-hartzerako prozesua abiatuko du Udalak.
Parte hartzeko bilerak
Azaroaren 8an, 17:00etatik 20:00etara Kultura Etxean: Espazio publikoa eta garraioak.
Azaroaren 9an, 17:00etatik 20:00etara Kultura Etxean:Ekipamenduak eta segurtasun-pertzepzioa.
Lehenengo hitzorduan, laburki azalduko dute hirigintza-ereduek emakumeen bizi-esperientzietan duten eragina eta, ondoren,dinamika bideratuko dute hausnartzeko. Ez da behar hasi baino aurretik inolako ezagutza espezifikorik izatea.
Partaidetza ziurtatzeko deitu 94 403 4850 telefonora.