Aitor Reyk zilarrezko domina eskuratu du Espainiako txapelketan Euskadiko selekzioarekin

Aitor Rey Gastaka Laudioko txirrindulariak hiru proba egin zituen Euskadiko Txapelketarekin. Persekuzio indibidualean 4 kilometro osatu behar izan zituzten pistan, erlojupekoan. "Zortzigarren egin nuen. Hasieran oso azkar ateratzea garesti ordaindu nuen. Duela asko ez nintzela pistan Espainiako txapelketan lehiatzen". Batetik, taldeak ez ziolako uzten, eta bestetik, erorketa bat medio ezin izan zuelako parte hartu. "Esperientzia ez izatea pixka bat ordaindu nuen, hasieran oso azkar atera nintzelako eta amaieran erritmoari ezin izan niolako eutsi", azaldu du. 

Taldekako persekuzioan lau txirrindularik hartu zuten parte. Aitor Rey izan zen Euskadiko selekzioko ordezkarietako bat. Lehenengo egunean sailkapen fasea jokatu zuten, eta bigarrenean finala: "Valentziaren aurka lehiatu ginen, irabazi genituenez finala ziurtatua genuen, 1. edo 2. postua". Balear uhartekoekin neurtu behar izan zituzten indarrak, baina ez zuten zortea alde izan: "4tik 3 gutxienez amaierara iritsi behar ginen, eta bat asteburuko beste probengatik nekatuta zegoenez 2.kilometroan gelditu zen. Irabazi ezin genuela ikusi genuen, beraz, heltzera mugatu ginen".

Scrach-ean ere aritu zen Rey, 15 kilometroko lasterketan, "azken itzulian meta zeharkatzen duen lehenak irabazten du. Hor ere zortzigarren postua lortu nuen, hasieratik sentittu nintzen ondo. Itzulia irabazi genuenez talde gisa sprintean abantaila genuen". Bira bakoitzak 250  metroko luzeera du, eta itzulia irabazteak abantaila ematen dio azken sprintean lehiatzen ari denari. 

Aitor Reyk positiboki baloratu ditu emaitzak : "Bi zortzigarren postu lortu ditut, eta taldekakoan bigarren geratu gara, zilarrezko domina lortu dugu". Denboraldia bukatuta, hurrengo urtea hasi arte atsedena hartuko du orain laudioarrak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide