VII. Pintxo eta Kazolen Ibilbide Mikologikoa hasi da

Erredakzioa 2016ko urr. 29a, 08:55

APILLek VII. Pintxo eta Kazolen Ibilbide Mikologikoa abiatu du gaur bertan eta azaroaren 1ean bukatutzat emango du.

21 pintxo eta 12 kazola dastatzeko aukera egongo da herriko 22 taberna parte-hartzaileetan.

APILLek VII. Pintxo eta Kazolen Ibilbide Mikologikoa abiatu du gaur bertan eta azaroaren 1ean bukatutzat emango du.

21 pintxo eta 12 kazola dastatzeko aukera egongo da herriko 22 taberna parte-hartzaileetan.

Bezeroek herri-bozkaketan iritzia eman dezakete diptikoa bete ondoren.

Horien artean zozketatuko dira Saloura bidaia eta 3 menu mikologiko bi pertsonentzat (60 eurokoak).

Zozketa eta sari banaketa udal ordezkariek egingo dituzte azaroaren 4an, ostirala 18:30ean Zubiko Etxean, alegia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide