"VIII.Nazioarteko Lauio ziklokrossa". Hala izendatu dute bihar Ellakuriko kirol instalazioetan jokatuko den proba. Laudioar Txirrindulari Elkarteak antolatu du txapelketa, baina aurten, lehendabizikz nazioarteko izaera hartuko du. 9:00etan hasiko dira lasterketak, eta eguerdia bitarte kategoria ezberdinetako txirrindulariak lehiatuko dira. Espainiako Kopako lehen karrera izaki, Laudion estreinatuko da denboraldia. Asteazkenean aurkeztu zuten proba, eta ohikoa ez bada ere, eguraldi ona espero dute.
Ibilbideari dagokionez are, belar eta errepide guneak izango ditu zirkuituak. Oro har, zirkuitu azkarra izango dela aurreiksui dute. Aurten baina, norabidea aldatu dute. Gune ezberdinak arrapala eta bestelako elementuekin jantzi dituzte. Hala, Isasi, Ellakuriko zelaiak, igerilekuetako maldak... zeharkatu beharko dituzte partaideek. Zirkuituak guztira 2.500 metro izango ditu. Jaitsiera azkar eta estuak ere egongo dira bidean barrena, baita abiadura aldaketak egiteko tarteak ere: "Igerilekuen inguirua gune azkarragoa da, are gunea urterokoa, jaitsier azkar eta estua, atletismo pistara daramana". Baso bideak ere ez dira faltako, eta antolatzaileen arabera, zuhaitz artean jira asko eman beharko dituzte.
400 txirrindulari
Parte hartzea handia izango dela ziurtatu du Jose Anjel Arzak. Izan ere, 370 lagunek izena eman dute dagoeneko,eta 40 lagun inguru gehituko direla uste dute. Luisa Ibarrola saratxoarra ez da egongo, Europako txapelketa batean egongo delako. "Espainiako lehen proba izateko asko dira". Madriletik, Valentziatik, Kantabriatik, Herrialde Katalanetatik.. bertaratuko da jendea. Irabazteko asmotan aterako den txirrindularietako bat da Javi Larrinaga. Prentsaurrean azaldu zuenez, gogotsu dago: "Garaipenagatik borrokatzea espero dut, saiatuko naiz behintzat. Zirkuitu azkarra da". Nazioarteko proba izateak balio erantsia ematen diola karrerari uste du: "Beti eskatu dugu nazioarteko karrerak egotea. Ikusiko da erraz ala zail jartzen diguten belgikarrek".
Nazioarte izaerak kirolariei puntuak pilatzeko aukera ematen die, lasterketetan lehenago ateratzea. Ziklokross probei, berriz, prestigioa. Jose Anjel Arzarentzat, baina, izaera aldaketak bilera, lan, eta diru asko suposatu die. "Lan dena ez da ikusten, baina zirkutiua egokitzen jende askok ordu asko daramatza". Laudioko proba Euskal Herriko zirkuituaren parte izaten hasi zela gogoratu du txirrindulari elkarteko kideak, "Espainiako Kopara jauzia duela 3-4 urte eman zuen,e ta orain nazioartera goaz, C2 mailakoa bilakatuz. Bi urte barru koska bat gorago igotzen saiatuko gara".
Toki askotako kirolariak bertaratuko dira biharko probara. Horregatik, autokarabanentzako gunea ere atondu dute Isasi auzunean.