ETB1eko “Pintxo Pote” saioa grabatuko dute gaurtik larunbatera bitartean Laudion

Erredakzioa 2016ko urr. 27a, 11:20

Laudion egongo dira gaur ETB1 telebista-kateko “Pintxo Pote” saioko kideak. Andoni Agirregomezkorta eta Asier Hormaza dira programaren gidariak. Herriz herri doaz bi aurkezleak, tokian tokiko pintxo pote eta gastronomiak ezagutuaz. Gaurtik larunbatera bitartean egingo dute Laudiori buruzko atala.

Hainbat laudioarren parte hartzea

Laudion egongo dira gaur ETB1 telebista-kateko “Pintxo Pote” saioko kideak. Andoni Agirregomezkorta eta Asier Hormaza dira programaren gidariak. Herriz herri doaz bi aurkezleak, tokian tokiko pintxo pote eta gastronomiak ezagutuaz. Gaurtik larunbatera bitartean egingo dute Laudiori buruzko atala.

Hainbat laudioarren parte hartzea

Gaur goizean ekin diete grabaketei. Beldui txakolindegira bertaratu dira Agirregomezkorta eta Hormaza, eta Herriko Plazako azokan egongo dira eguerdian, Julen Reketarekin. Arratsaldean, berriz, pintxo-potea egiten duten tabernetatik ibiltzea aurreikusi dute. Kepa Sojo, Felix Mugurutza edota Yogurinha Borovarekin elkartuko dira, besteak beste.

Herriko tabernetatik grabatzen jarraituko dute ostiralean ere. Mikel Bazterra eta Joseba San Pedrorekin egongo dira goizean, Batzokian. Eguerdian, berriz, Iluntze kafetegira gerturatuko dira, bertako tabernaria den Hector Borgerekin mintzatzera. Arratsaldean emango diete bukaera ostiraleko grabaketei, Ibone Sanchezekin.

Pintxo eta Kazolatxo Mikologikoaren Ibilbidean

Larunbatean herrian egingo den VII. Pintxo eta Kazolatxo Mikologikoaren Ibilbidean ere egongo dira saioa grabatzen. Ederki tabernan egongo dira lehenbizi, Jesus Martin eta Jatsu Oseguerarekin. Angel Ortizen txokoa ere bisitatuko dute, eguerdi partean. Gozo Toki tabernan amaituko dituzte grabaketak, Edurne Ozaetarekin.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide