Ibone Sanchez eta Aaron Garmendia neba-arrebak bigarren sailkatu ziren larunbatean Arratian izandako Raidan. Bi aldiz zapaldu zuten podiuma laudioarrek. Batetik, bikote mixtoen kategorian bigarren postua eskuratu zuten, baita sailkapen orokorrean ere. Irabazleek bi puntuko aldea atera zieten aiaraldearrei.