“London Philarmonic Orchestra”-ren barruko “Foyle Future” programako piano-jolea izateko hautatu berri dute Antonio Oyarzabal musikari laudioarra.
Lortu berri duen postuaren bidez hainbat kontzertu eskaini ahalko ditu Oyarzabalek ikasturtean zehar. Hortaz gain, gazteei zuzendutako programa didaktikoetan ere hartuko du parte.
Musikari laudioarra pozik azaldu da, Erresuma Batuko orkestra ospetsuenetako batean arituko baita jotzen.
Oyarzabal, udaberrian Laudion eskaini zuen kontzertu batean:
[video:https://www.youtube.com/watch?v=eFtwZ9riHXI]
Ikusi hemen Antonio Oyarzabali iaz bere ibilbidearen inguruan eginiko elkarrizketa.