Herriaren Pelota Elkarteko Iker Yustek irabazi du Durangoko Baque Txapelketa. Pilotari laudioarra 18-3 gailendu zitzaion Sopelako Argaluzari kadete mailako finalean. Banakako txapelketan Bizkaiko pilotari onenek parte hartzen dute. Aurtengoa XXXI.eedizioa izan da. Partida larunbatean izan zen, Durangoko jaien baitan, 19:00etan.